Non gogoa, han zangoa

Esaera zaharrak asko erabiltzen diren esaldiak dira, herriak ontzat ematen duen iritzi edo uste bat adierazten duena. Arbasoengandik jasotakoak izaten dira eta atsotitza bezala ere ezagunak dira. Garai batean gure aiton amonek hainbat esaera zahar edo atsotitz esaten zizkiguten eta hitzezko aberastasuna galtzen ari dela esan daiteke. Ahozko eta ahozko ondarearen berezko transmisioa eteten ari da eta guztion altxor hau ezin dela galdu uste da (Maiz, 2015).

Gure esaera zaharren aukeraketa “Esaera zaharrak eta txiste berriak” liburutik gauzatu dugu; bertako bost esaera zahar aukeratu ditugu, hau da, ulerterrazak eta umeekin lantzeko modukoak iruditu zaizkigunak.

Esaera hauek, hezitzaile edo guraso bezala edozein momentutan erabili daitezkeela uste da. Kasuan kasuko egoerak aprobetxatuz, haur bakoitzaren ezaugarriak, interesa edo testuingurua aintzat hartuta, ondorengo esaera zaharren erabilera eta euskal kulturaren transmisioa bermatu daiteke.

Hobe da oinez eta segurura eta ez zaldiz eta zulora (Ormazabal, 1994:32)

Esaera zahar horrek, presaka ibiltzearen ondorio negatiboak azaltzen ditu. Hobe da egin behar dugun hori patxadaz eta ondo egitea, modu horretan arrakastatsua izango baita emaitza. Egin behar dugun hori arrapaladan eta presaka egiten badugu, hanka sartzea edo huts egitea PROBABLEAGOA izango da.

Bere etxe pobrea erregearena baino hobea (Ormazabal, 1994:36)

Horrekin, norberaren aberastasuna ez dagoela materialarekin lotuta esan nahi du. Zoriontasuna norberak eduki behar duela eguneroko gauza txikiekin, eta ez diogula garrantzia eman behar ondasun materialei. Maitasunaren garrantzia, adiskidetasunarena edota familiaren garrantzia azaltzeko aprobetxatu liteke esaera zahar hau.

Gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian (Ormazabal, 1994:9)

Esaera horrekin gezurrak hanka motza duela azaltzen du. Gezurra esan eta berak uste edota nahi baino lehenago irtengo dela egia, alegia. Horregatik, beti egiarekin joan behar dela azaldu diezaiokegu.

Nola soinu hala dantza (Ormazabal, 1994:32)

Esaera zahar horrek, bizitzan etapa ezberdinak daudela azaltzen digu eta etapa ezberdinen arabera baldintzatzen dela gure jokabidea. Bizitza dantzaldi batekin alderatzen du; eta melodiaren arabera izango dela gure dantzaldia, alegia.

Balantza duen aldera erortzen da arbola (Ormazabal, 1994: 39)

Esaera zahar horrek bakoitzak bere zaletasunak eta nahiak dituela adierazten du. Horregatik bakoitzak bere gustuko gauzetara jotzen duela esan nahi du eta horrekin, guztien interesak errespetagarriak direla adierazi nahi du.

Deja un comentario